parallax background

Informazioa


HELBURUAK

Informazioa bilatzeko, aukeratzeko, katalogatzeko, sailkatzeko eta antolatzeko profesional espezialistak trebatzea da helburu orokorra.

HARTZAILEAK

Praktika katalografikoan eta bibliotekonomia ezagupenetan sakontzen interesa duen oro, edo informazioaren kudeaketarako enpresa baten lan egin nahi duena. Ikastaroa, katalogazioa, antolamendua eta Liburutegi baten bildumak eskatzen duen metodologia eta kontzeptuen inguruan birziklapen profesionala behar dutenei zuzentzen da ere.

METODOLOGIA

Parte hartzaileek, on line bidez soilik lor daitezkeen baliabideen bidez, ezagupenak jaso eta esperientziak biziko dituzte: multimedia materiala, liburuak, ariketak etab. Era berean, proposatzen diren ariketa eta eztabaidetan parte hartzea dinamizatzen eta monitorizatzen da.

Ikasleak, pasahitz bidez, ikastaroaren webgunera sarrera du, non, hurrengoa egin dezaken:

  • Ikastaroaren teoria azaltzen duen materialetara sartu (apunteak, aurkezpenak etab.).
  • Material osagarria kontsultatu (estekak, bibliografia, albisteak, etab.).
  • Irakasleari, zalantzak, era pribatuan ala publikoan zuzendu.
  • Programako parte-hartzaileek proposatzen dituzten eztabaidetan parte hartu.
  • Bibliotekonomian sakontzeko interesa duten arlo ezberdinetako profesionalek osatzen duten lan-komunitate sendo bat sortu, benetako sare-soziala lortuz.

Online atala osatzeko, irakasleak eta ikasleek topaketa digitalak egingo dituzte bideokonferentzia bidez, online tutoretza gisa (gomendagarriak izango lirateke, baina ez derrigorrezkoak), ostegunetan 16:30etatik 18:00etara. Saio hauetara etortzea gomendatzen bada ere, ez da nahitaezkoa. Egunak hurrengoak izango dira:

2024ko urtarrilak 25.

2024ko otsailak 22.

2024ko martxoak 21.

2024ko apirilak 25.

2024ko maiatzak 16.

Ebaluazioa: Ebaluazioa etengabekoa da, beraz, modulo bakoitzeko ariketa praktikoak ebatzi eta ikastaroan proposatzen diren mintegi eta eztabaidarako foroetan parte hartzea eskatzen da.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Ikastaro hau jarraitzeko ikasleak behar dituen baldintza teknikoak gutxienekoak dira, alegia, internetera sartzeko behar dituenak dira.


EGITARAUA


Ikastaroak ezagupen teoriko eta praktikoak uztartzen ditu (gero eta zailagoak diren ariketa praktikoak ebatzi, monografien katalogazioa).

Atal teorikoa (20 ordu)

Liburutegi kontzeptua eta tipologiak. Liburutegiaren hedadura eta hedapen kulturala Liburutegi publikoetan.

Bilduma, eraketa, garapena eta mantentze-lanak.

Bildumaren tratamendua. Liburuaren prozesu teknikoa.

Katalogoa Liburutegian. Kontzeptua, funtzioak eta tipologia.

Erabiltzaileak. Erabiltzaileentzat zerbitzuak. Erabiltzaileen trebakuntza.

Atal praktikoa (100 ordu)

Erregela katalografikoak. Monografien katalogazio praktikoa (literatura, liburu teknikoak, biltzarrak, lege-testuak, etab.) (ikasleak, Katalogaziorako Erregelak jarraitu beharko ditu, 1999ko berrazterketaren edizioaren edozein berrinprimatze erabili beharko du).

  1. Fitxa bibliografikoa. Bere elementuak eta tipologia.
  2. Sarrera-hitzen aukeraketa. Sarrera-hitz nagusiak eta bigarren mailakoak.
  3. Goiburuaren forma. Pertsona, erakunde, biltzarren goiburuak.
  4. Izenburu hautatuak. Izenburu hautatuak zentzu hertsian. Izenburu hautatu kolektibo artifizialak.
  5. Lege modernoak.
  6. Liburu sainduak.
  7. Biltzarrak, batzarrak, etab.

Gai-sarrerak (Liburutegi Publikoetarako 2. ed. berrik., materia gai sarreren zerrenda).

  1. Erabilerarako arauak eta oinarrizko printzipioak.
  2. Goiburuen formak eta egitura.
  3. Kasu bereziak.

Sailkapen Hamartar Unibertsala, SHU (UNE 50001:2015 araua)

  1. Aurrekari historikoak.
  2. Printzipio eta ezaugarri orokorrak.
  3. Deskribapena eta egitura. Taula nagusiak.
  4. SHUaren sintaxia. Zeinuak eta ikurrak.
  5. Taula osagarriak. Banaketa osagarri arrunt eta apartekoa eta banaketa osagarri arrunt eratorriak. Osagarri berezien banaketak.
  6. Erabilera.

MARC 21 Formatua

  1. MARC Formatua. Hastapenak.
  2. Eremuak, adierazleak eta azpieremuen kodeak.
  3. 017, 020, 024, 041, 080 eremuak.
  4. Sarrera nagusiarekin zerikusia duten eremuak: 100, 110, 111, 130.
  5. Izenburuarekin zerikusia duten eremuak: 240, 243, 245 eta 246.
  6. Edizioarekin, argitalpenarekin eta banaketarekin, eta deskribapen fisikoarekin zerikusia duten eremuak: 250, 260 y 300.
  7. Serieari buruzko eremuak: 490 eta 800, 810, 811, 830.
  8. Oharrei buruzko eremuak.
  9. Gai-sarrerari buruzko eremuak: 600, 610, 611, 630, 650 eta 651.
  10. Pertsonen, erakundeen, biltzarren izenburu hautatu eta aldaeren, bigarren mailako sarrerekin zerikusia duten eremuak: 700, 710, 711, 730, 740.

IRAUPENA

Orduak: 120.

Iraupena: 7 hilabete.

Ohiko lan erritmoa: gutxi gorabehera, astean 5 ordu.

Hasiera data:

2023ko azaroak 27.

Bukaera data:

2024ko ekainak 10.

TITULUA

Trebakuntza amaitzean, ikasleek UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak emandako ziurtagiria jasoko dute.

HIZKUNTZA

Ikastaroa gaztelaniaz emango da.

PREZIOA

995€.